Joan den abuztuaren 7anAlgecirasko espetxean (Andaluzia, Espainia) gose greba mugagabea hasi zuen Iñaki de Juana Chaos euskal presoaren egoeraren berri eman dute Askatasuneko Aritz Larrañagak eta Etxerateko Argitxu Martinezek. “Samina hedatu” eta “gatazka elikatu” egiten dutela kritikatu dute, eta “SOS deia” luzatu diote euskal herritarrei presoen eta senideen gaia “konpromisoz” har dezaten.
Iñaki de Juana Chaos euskal presoa 1987an atxilotu zuten eta geroztik espetxean dago. Epaitu zuten 1973ko Zigor Kodearen arabera, 2004ko urriaren 25ean kalean behar zuen, zigor osoa beteta. Baina kartzelan zela beste auzi bat ireki zioten, Gara egunkarian argitaratutako bi iritzi artikulurengatik. Fiskalak 96 urteko espetxe zigorra eskatu du beretzat. Baina De Juanak zigorra betea duela eta beste deliturik ez duela egin aldarrikatuz hasi zuen protesta.
De Juanaren kasuaren harira zigor osoa betea duten presoek kalean egon behar dutela azpimarratu dute Etxeratek eta Askatasunak. Kasu honekin espetxe politikaren jarrera zein den argi dagoela nabarmendu dute, eta Euskal Herriko prozesu politikoa baldintzatu nahi izana leporatu diete gobernu espainiarrari eta frantziarrari. Euskal presoak “xantaia” eta “ bahitu politiko” gisa erabiltzea ere bai. Gatazka honi amaiera emateko presoen politikarekin amaitzeko, presoak askatzeko eta anminstia exijitu dute.
Politika
Zigor osoa beterik duten presoak kaleratzeko eskatu du amnistiaren aldeko mugimenduak
Bakeaz hitz egiten ari diren bitartean, euskal presoak sakabanaketa politikoaren ondorioz urrun daudela salatu dute Etxerat-ek eta Askatasunak gaur egin duten prentsaurrekoan. Espainiako eta Frantziako gobernuek “heriotza” eta “samina” sortzen dutela-eta presioa egin behar zaiela esan du amnistiaren aldeko mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu