Euskal Presoak

Zigorra zazpi urtetik bostera murriztuta, aske geratu da Unai Hernandez

Ekin erakundeko kidea izatea egotzita atxilotu zuten Hernandez 2012an.

Unai Hernandez, espetxetik irten berritan. ETXERAT
2016ko ekainaren 30a
13:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Unai Hernandez Sistiagari, Ekin erakundeko kidea izatea egotzita. Aurtengo urtarrilean, ordea, Zigor Kodean egindako aldaketak aintzat hartu eta haren zigorra berrikusteko eskatu zuen defentsak. Iazko uztailean indarrean sartutako kode berriaren arabera, "integrazio eta kolaborazio" kasuetan zigorra "gradu bat edo bi" murriztu daiteke, baldin eta egindako delitua "larria ez bada".

Espainiako Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen defentsaren eskaera; baina ez, hala, Gorenak. Ondorioz, gaur arratsaldean bertan geratu da aske preso santurtziarra, zigorra zazpi urtetik bostera muriztu ostean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.