18/98 auzia

Zigorrak murriztea eskatu arren, Goreneko Fiskaltzak ez duela '18/98'-aren inguruko irizpidea aldatu uste du Bermejok

Espaniako Justizia ministroak ez du "filosofia aldaketarik" ikusten murrizketa eskaeran. BERRIAk azaroaren hasieran aurreratu zuen bezala, Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak 18/98 auziko zigorrak txikitzeko eskatu du, eta absoluzioa proposatu du Joxemi Zumalabe ataleko bost zigorturentzat.

2008ko azaroaren 28a
14:55
Entzun
BERRIA egunkariak iragan azaroaren 2an aurreratu zuen bezala, Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak 18/98an zigortutako bost lagun errugabetzeko eta beste 33 laguni zigorrak bizpahiru urte murrizteko eskatu du. Zehazki, Joxemi Zumabale atalean epaitutako bost lagunentzako eskatu du fiskalak absoluzioa: Sabino Ormazabal, Mario Zubiaga, Alberto Frias, Mikel Aznar eta Olatz Altunarentzat. Horietatik Aznar bakarrik zegoen preso, eta herenegun libre utzi zuten behin-behinean.

Esan bezala, beste 33 lagunen zigorrak 2 edo 3 urte murrizteko eskatu du, Auziegi Nazionaleko epaimahaiak gehieneko zigorrak ezarri zizkiela eta gogorregi jokatu zuela iritzita. Funtsean, epaituen defentsak aurkeztutako alegazioetako zenbait onartu ditu

El Pais egunkariak plazaratu du gaur informazio hori, eta horren harira, gaiari buruzko adierazpenak egin ditu Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Justizia ministroak. Goreneko Fiskaltzaren murrizketa eskaeran "filosofia aldaketarik" ez duela ikusten adierazi du Bermejok, eta, beraz, auziari buruzko irizpide aldaketarik ez dagoela. Nolanahi ere, Gorenaren erabakia errespetuz hartuko duela erantsi du eta ez duela hortik gorako baloraziorik egingo: "Goreneko Fiskaltzak balorazio bat egingo zuen, eta, noski ez naiz horretan sartuko. Lehenago ez nuen Auzitegi Nazionalarena baloratu eta orain ez dut Gorenarena baloratuko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.