Zinegotzien segurtasuna bermatuko duela ohartarazi du Cabiecesek

Alkate berriaren aginduak jarraituta, Andoaingo udaltzainek udaletxetik kanpo utzi dituzte bizkartzainak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ane Carrere Andoaingo alkateak aurreko astean emandako aginduak jarraituta, atzo udaltzainek ez zieten bizkartzainei udaletxean sartzen utzi. Alkatearen erabakiak armei buruzko araudiaren 137/1993 dekretua du oinarri. Egoitza publikoetan eta batzar etxeetan armak eramatea debekatzen du dekretu horrek, eta alkateari ematen dio salbuespenak ezartzeko eta zinegotzien segurtasuna bermatzeko ahalmena. Atzo, PPko eta PSE-EEko zinegotzi banaren bizkartzainak udaletxe kanpoan geratu ziren, eta udaltzainek lagunduta sartu ziren zinegotziak udaletxera.

Bilduko hainbat alkate bizkartzainen inguruan hartzen ari diren erabakiak «oker argia» direla esan zuen Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. «Gobernuak ez du onartuko segurtasunaren eremuan hutsunerik egon dadin; beharrezko neurriak hartuko ditu, eta betebeharrak betetzeko exijituko die udalei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.