Zisjordanian eta Jerusalemen beste hiru mila etxe eraikiko ditu Israelek

Israelek beste hiru mila etxebizitza eraikiko ditu Zijordanian eta Jerusalemen. Hori erabaki du Israelek, atzo NBEk Palestina estatu behatzaile moduan onartu ostean; 138 herrialdek bozkatu zuten alde, bederatzik aurka eta 41 abstenitu egin ziren.

2012ko azaroaren 30a
17:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Horrez gain, Israelgo Canal 10 telebista kateak jakinarazi du Israelgo Gobernuko funtzionario batek adierazi duela "NBE erabakiei beste hainbat ekintzekin erantzuna" ematea pentsatzen ari dela Israel.

Israelgo lehen ministroaren zerbitzuek goizean ohar baten bitartez jakinazi dutenez, “israeldarren segurtasuna” bermatzen ez duen Palestinako estaturik ez da onartuko. Oharrak dioenez, bakea lortzeko bidea “baldintzarik gabeko negoziazioen bidez” eginen da, eta ez “NBEn hartutako alde bakarreko erabakien bidez.”

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.