Zendu egin da Zizur Nagusian larunbatean izandako istripu batean zauritutako 55 urteko emakumea

Eneritz herriko bizilaguna zen hildakoa. Harekin batera, beste lau pertsona zauritu ziren, eta horietako bi ospitalean daude oraindik.

Zizur Nagusian larunbatean izandako istripuaren irudia. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Zizur Nagusian larunbatean izandako istripuaren irudia. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2025eko azaroaren 25a
17:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zizur Nagusian (Nafarroa) larunbat gauean izandako auto istripu batean zauritutako 55 urteko emakume bat zendu da. Eneritz (Nafarroa) herriko bizilaguna zen biktima, eta garun-heriotza egoeran zegoen larunbataz geroztik, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zaintza intentsiboetako unitatean. Harekin batera, beste lau pertsona zauritu ziren ezbehar horretan. Horietako bi —39 eta 34 urteko gizonezkoak— ospitalean daude. Beste biei —7 eta 24 urtekoei— sendagiria eman zieten. 

Larunbatean izan zen ezbeharra, 22:46an, A-12 errepideko 4,8 kilometroan, Zizur Nagusia udalerrian. Bost ibilgailuk jo zuten elkar, eta lau pertsona zauritu ziren; horietako bat, 55 urteko emakumea, oso larri. Nafarroako suhiltzaileek askatu behar izan zituzten biktimetako bi, ibilgailuetan harrapatuta geratu zirelako. Ezbeharraren ondorioz, A-12 itxi zuten 05:00ak arte. Foruzaingoa ikertzen ari da nola gertatu zen istripua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.