Zornotzan auto gidari bat hil da, kamioi bat jota
ZORNOTZA. N-634 errepidean, Zornotza parean (Bizkaia), bi autok eta kamioi batek elkar jo zuten atzo. Istripuan, autoetako bateko gidaria hil egin zen, eta beste pertsona bat zauritu egin zen. 14:20 aldera jazo zen ezbeharra, Zornotzako saihesbidean, Boroako sarreraren parean. Errepidea itxita egon zen zenbait orduz, eta A-8 autobidera bideratu zuten zirkulazioa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu