Etxerik gabeko 40 lagun gaua igarotzen ari ziren bi eraikin hustu zituen atzo Bilboko Udaltzaingoak, Zorrotzaurren. 40 lagun horietatik hogei atxilotu egin zituzten, eta beste hogei identifikatu. Eraikinetako bat hiru soilairukoa da, eta bestea utzita zegoen orube bateko lokal moduko bat. Udaltzainez gain, han izan ziren Ertzaintzako eta Espainiako Poliako hainbat kide; baita hainbat suhiltzaile ere.
Gertatutakoa salatu du SOS Arrazkaeriak, eta halako «sarekadek» ez dutela ezerterako balio nabarmendu du. «Ez dezatela Atzerritarren Legea erabili halako jarduerak justifikatzeko, eta har ditzatela neurriak arazo sozialei aurre egiteko».
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, berriz, esan du eraikin «okupatuak» husten jarraituko dutela. «Aldez aurretik prestatua genuen Zorrotzaurreko operazioa. Espainiako Poliziarekin aritu gara elkarlanean. Etorkizunean ere horretan jarraituko dugu, okupaziorik ez izateko». Jabeei, berriz, eskatu die eraikinak botatzeko, «halako gehiago errepikatu ez daitezen».
Zorrotzaurren bi eraikin hustu dituzte, eta hogei lagun atxilotu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu