Errepideak

Zortzi autok elkar jo dute N-1ean Itsasondon, eta emakume bat zaurituta eraman dute

Bidea erabat itxi behar izan dute Donostia aldera, eta auto ilarak sortu dira goiz partean.

2008ko apirilaren 14a
14:50
Entzun
Euriaren eta eguraldi kaskarraren eraginez, arazotsua izan da gaur goiza errepideetan; istripu asko gertatu da bazterretan, gehienak, txikiak.

Larrienetakoa N-1 errepidean izan da, Itsasondo (Gipuzkoa) parean: zortzi autok elkar jo dute, eta 38 urteko emakumezko bat zauritu da; Tolosako Asuncion erietxera eraman dute. Gainera, bidea erabat itxi behar izan dute Donostia aldera, 09:30 inguru arte, eta ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira.

Gipuzkoan bertan eta errepide berean beste bi istripu gertatu dira: Tolosa parean auto bat bidetik atera da Donostiarako noranzkoan, eta Lasarte-Orian beste bat. Bi istripu horiek ere auto ilarak eragin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.