Zortzi kiloko lehergailua indargabetu dute Kanbon

Credit Agricole banketxearen eta Square Habitat etxe agentziaren aurrean zegoen bonba, eta "Euskal Herria ez da salgai" zegoen idatzita horman.

2008ko urtarrilaren 23a
14:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Poliziak zortzi kiloko lehergailua indargabetu du gaur goizean Kanbon (Lapurdi), Credit Agricole banketxearen eta Square Habitat etxe agentziaren aurrean. Presio-eltze batean zegoen bonba.

Agentziako zuzendariak aurkitu du lehergailua, goizeko zazpietan, eta Poliziari abisu eman dio. Honen arabera, horman "bonba" idatzia zegoen, baita "Euskal Herria ez da salgai" ere. Antzeko erasoetan hainbat aldiz azaldu izan da lelo hori idatzita.

Abenduan Donibane Lohizunen (Lapurdi) Square Habitat etxe agentziaren beraren egoitza batean erasoa egin zuten.

Poliziak Kanboko lehergailuko osagaiak aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.