EPPK-k zuzendaritza berrituko du datozen hilabeteetan, eta zortzi lagunek osatuko dute, oinarrizko txosteneko proposamena hamabi lagunekoa bazen ere. Ekarpenetan gehien izendatu dituztenak hartu ditu aukeraketarako.
EPPK-k dioenez, bi kide hautatuko dituzte Espainiako Estatuko espetxeetako gizonezko preso hauetatik: Lorenzo Aiestaran, Fernando Alonso, Iñaki Arakama, Josetxo Arizkuren, Josu Arkauz, Joseba Arregi, Julen Atxurra, Iñaki Beaumont, Joseba Enbeita, Aitor Esnaola, Unai Fano, Harriet Iragi, Alberto Lopez de Lacalle, Jon Olarra, Asier Ormazabal, Andoni Otegi, Gorka Palacios, Igor Portu, Mikel San Argimiro, Balbino Saez eta Jon Igor Solana.
Bi kide Espainiako Estatuko kartzeletako emakumezko hauetatik: Lierni Armendariz, Oihane Bakedano, Anabel Egues, Idoia Martinez, Ainhoa Mujika eta Maite Pedrosa.
Bi kide Frantziako Estatuko espetxeetako gizonezko hauen artetik: Mikel Albisu, Jon Bienzobas, Iñaki Esparza, Ibon Fernandez Iradi, Zigor Garro, Mikel Irastorza, Mikel Karrera, Zigor Merodio, Mikel Orbegozo, David Pla, Iñaki Reta eta Igor Suberbiola.
Eta beste bi kide hautatuko dituzte Frantziako Estatuko espetxeetako ondoko emakumezko presoetatik: Marixol Iparragirre, Izaskun Lesaka, Iratxe Sorzabal eta Itxaso Zaldua.
Aurrerantzean EPPK-k bozeramaile bakarra izango du estatu bakoitzean.
Zortzi laguneko zuzendaritza hautatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu