Akusazioak zabaltzeko erabakiak hiru oinarri ditu Grande Marlaskak gaur eman duen autoan jasotzen denez: batetik, ETAri Gara-k egindako elkarrizketa; bestetik, Joseba Permachek atzo Radio Euskadin egindako adierazpenak, eta, hirugarrenez, Batasunak mintzakide taldea osatu eta aurkeztu izana.
Grande Marlaskaren arabera, hiru ekintza horiek "mehatxu delitua" osatuko lukete, "esplizituki" adierazten baitute "fronte armatuaren indarkeriaren etena" zenbit faktoreren menpe dagoela, eta baldintza horiek ez betetzekotan gerta daitekeenaz ohartaraziz "gizartean beldur arrazionala" eragin nahi dutela inputatuek.
Auzitegi Nazionala
Zortzi mahaikideen aurkako akusazioak zabaldu eta "mehatxu terrorista" ere egotzi die Grande Marlaskak
Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean inputatu gisa deklaratzera deitu dituen Batasuneko mahaikideen kontrako akusazioak areagotzea erabaki du Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak: mintzaide batzordea eratu dutelako eta Joseba Permachek atzo egin zituen adierazpenen harira "mehatxu terrorista" egitea ere egotzi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu