gizartea

Zozketa batek 29 milioi euro utzi ditu Bilbon

Luis Briñas kaleko 27.eko saltokian bota zuen norbaitek Euromilioiak zozketan irabazlea izan den txartela.

2010eko azaroaren 6a
22:30
Entzun
Euromilioiak zozketak 29 milioi euroko saria utzi du bart Bilbon, norbaitek bertan bota baitzuen irabazlea izan den txartela: hiriburuko Loteria Administrazioaren 32. zenbakian Luis Briñas kaleko 27.eko saltokian. Hain justu, 29.087.861 euroko saria izan da. Ohi den moduan, ez dute zortedunaren izenik jakinarazi.

Hauek izan dira Euromilioiak zozketako zenbaki irabazleak: 21, 23, 33, 40 eta 50a. Zortearen Izarrekoak, berriz, 4 eta 5a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.