Irudia. Bilbo

ZUBIBIDEA ERAISTEKO ESKATU DUTE

2012ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Basurtu auzoko Sabino Aranako zubibidea botatzeko eskatu zuten atzo auzokideek, elkarretaratze batean. Iragan hilean ekin zioten auzotarrek protestak egiteari. Gaur, foru aldundiarekin bilduko dira, eskaria helarazteko. Bilborako sarbide berriak egin bezain laster zubibidea eraisteko eskatuko diote gaurko bileran.Bizkaiko Foru Aldundiak, 1998ko planean, zubibidea eraisteko konpromisoa hartu zuen. Baina, orain, bertan behera utzi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.