azpiEGITURAK

Zubietako erraustegiak ingurumen baimena jaso du, eta aurki hasiko dira lanekin

Eusko Jaurlaritzak eman dio balekoa, eta 2013 amaieran irekiko dute. 260 milioi euroko kostua izango du eraikitzeak.

2010eko apirilaren 29a
17:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena eman dio Zubieta Donostiako auzoko erraustegi egitasmoari, eta laster hasi dira eraikitzeko lanekin. 2.110 emendakin aurkeztu zizkioten proiektuari, eta Zubietako herritarrek kontrako plataforma eratua dute.

2013 bukaeran irekiko dute erraustegia, Carlos Ormazabal Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu eta herrialdeko Hondakinen Kontsortzioko presidenteak gaur esan duenez. "Bukatu dugu paperen aroa eta eraikitzekoarekin hasi gara. Ez dago, beraz, atzerabueltarik".

Ormazabalen arabera, hondakinen kudeaketaren eztabaidarekin hogei urtean izan dira Gipuzkoan, eta orain erraustegia egiteko baimena jaso izana "garrantzitsua" da. "Etorkizunean Gipuzkoa gauza izango da bere zaborraren kudeaketari erantzuna emateko".

Garapen Iraunkorreko diputatuak adierazi du "behar den teknologiarekin" egingo dutela lan, "inpaktua ahal den gehien txikitzeko, eta osasun eta ingurumen arriskuak saihesteko".

260 milioi euroko kostua izango du erraustegiak, Ormazabalek esan duenez. Aldundiak 127 milioi euro jarriko ditu. Beste partearen finantzazioa nola egin bankuekin hitz egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.