EZBEHARRA

Zumaian kanpatuta zegoen emakume bat desagertu da

Itsaslabar baten ondoan kanpatuta zegoen 46 urteko emakumea. Zumaiako (Gipuzkoa) bizilagun batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, hamar egunez emakumea ikusi gabe egon zelako.

Ertzaintzaren larrialdietako unitatea erreskate lanetan. @112_SOSDEIAK
2021eko irailaren 1a
12:09
Entzun

Donejakue bidea igarotzen den gune batean kanpatuta zegoen 46 urteko emakume frantziarra, itsaslabar baten ondoan. Astearte arratsaldean Zumaiako (Gipuzkoa) bizilagun batek Ertzaintzari jakinarazi zion hamar egun zeramatzala emakumea ikusi gabe, eta larrialdi zerbitzuek ikerketa bat hasi zuten. Emakumearen motxila eta janari hondarrak aurkitu dituzte kanpin dendaren barruan, baina ez dago haren arrastorik.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Atala eta Txakur Unitatea mobilizatu dira desagertutako emakumea aurkitzeko lanetan, eta gaur ere kanpin dendaren inguruan miatuko dute, 500 metroko erradioan, helikoptero baten laguntzaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.