Zuriñe Gainza izango da Bilduren zerrendaburua Bizkaian eta Txema Azkuenaga Bilbon

2011ko apirilaren 14a
13:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Zuriñe Gainza independentea izango da Bildu koalizioaren zerrendaburua Bizkaiko batzar nagusietarako —Bilboko barrutitik aurkeztuko da— eta Txema Azkuenaga independentea Bilboko Udalerako, gaur Bilduk berak jakinarazi duenez.

Foru bozetan Durango-Arratiako barrutian ere independente bat izango da Bilduren zerrendako buru: Irune Soto. Enkarterrietakoa Alternatibako kide bat: Asier Vega. Eta Busturia-Uribekoa EAko bat: Joseba Gezuraga.

Bilboko Udalerako aurrenak, Azkuenagaz gain: Aitizber Ibaigarriaga eta David Lopategi independenteak, Helena Gartzia EAkoa eta Ana Etxarte Alternatibakoa.

EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute Bildu. "Bizkaitar aurrerakoien eta subiranisten" botoa jaso nahi du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.