komunikabideak

'Zutagu' euskarazko sare soziala sortu dute

2010eko urtarrilaren 21a
16:02
Entzun
Zutagu euskarazko sare sozial berria sortu du Elurnet-ek, jendearen artean ezagutza partekatzeko asmoz. "Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek", diote arduradunek.

Zutagu-n erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte: blog bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria... Horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango da eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak...

Tresna erabiltzeko ez da zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID

konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.