Euskara, Espainiako Kongresuan asteartetik aurrera

2023ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Espainiako Estatuko hizkuntza gutxituak erabili ahal izango dira Kongresuan hurrengo asteartetik aurrera. Francina Armengol Kongresuko presidenteak sinatu duen ebazpenaren arabera, behin-behinean antolatuko dute itzultzaileen sistema. Espainiako Senatuan erabiltzen duten pareko sistema jarriko dute indarrean.

Kongresuko Mahaiak ireki du horretarako bidea, PSOE, Sumar, ERC, EAJ, EH Bildu eta BNGren babesarekin. JxCk ez du ebazpena izenpetu, baina gehiengo osoa beharko du Kongresuan aurrera ateratzeko, eta gehiengo osora iristeko JxCk ere babestuko duela aurreikusten da. Premiaz tramitatzeko eskatu dute.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA