ESPAZIOA. Hodeiak aztertzeko sateliteak jaurti dituzte, zazpitan atzeratu ostean

Erredakzioa
2006ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arazo teknikoak edo eguraldi kontuengatik zazpi aldiz atzeratu ondoren, Cloudsat eta Calipso sateliteak Lurraren orbitan jartzea lortu zuen atzo NASAk. Planetaren klima aztertzea izango da sateliteon eginkizuna. Batez ere, hodeiak eta atmosferan dauden partikula txikiak nola garatzen diren eta horiek kliman eta airearen kalitatean duten eragina ikertu dute zientzialariek, sateliteok bidaliko dituzten datuen bitartez. Meteorologia satelite arruntek duten radarrak baino mila aldiz zehatzagoa da ClodSat-ek duena. Calipsok kamera bat eta irudi infragorriak sortzeko gailuak ditu.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.