HEGAZTI GRIPEA. Auzitan jarri dute Tamiflu botikaren eraginkortasuna

Erredakzioa
2006ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Hegazti gripeak erasandako pertsonak tratatzeko botika egokirik ez dute asmatu oraindik. Roche etxearen Tamiflu botika eraginkorra dela esan dute medikuek, eta botika horretan dute jarria esperantza mundu zabaleko agintariek. Tonaka erosi dute. Atzo The Lancet aldizkari entzutetsuan argitaratutako ikerketa baten arabera, ordea, ez dago batere argi botika horren eraginkortasuna. Gaitzaren izurri handia zabalduko balitz Tamifluk bakarrik edo beste antzeko botika batek deus gutxi konponduko lukeela esan dute Italiako Cochrane Vaccines Field institutuko adituek, eta neurri sorta zabalagoa hartu behar dela gaitzaren aurka.

«Erremedio bakar batean konfiantza jartzea galbidea da», adierazi du Tom Jefferson ikertzaileak. The Lancet argitalpenak, halaber, seriotasuna eta bizkortasuna eskatu die mundu zabaleko agintariei hegazti gripearen kontrako neurriak hartzeko orduan. Turkian gaitzaren aldaera gordinena ÐH5N1 birusaÐ agertu dela gogorarazi dute aldizkariko arduradunek, eta arreta handiz jokatu behar dela.OME Osasunaren Mundu Erakundeak atzo aditzera eman zuenez, hemendik aurrera Turkian gaitzaren bilakaera moteltzea espero dute. «Hobera doa», zioen atzo Cristiana Salvi adituak, eta Turkiako Gobernuaren aginduz hegazti pila bat akabatzen ari direla nabarmendu zuen.

Indonesian, bestehildako bat

Aste honetan hildako mutikotxo batek hegazti gripea zuela onartu dute Indonesiako osasun agintariek. Arreba ere gaitz horrexek jota hil zen orain dela egun gutxi batzuk, eta beste arreba bat eta aita ere erietxean daude, gaixo. Indonesian, denera, 15 lagun hil dira eritasunaren ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.