HEGAZTI GRIPEA. H5N1 birusaren aurka neurri zorrotzak behar direla berretsi du OMEk

Erredakzioa
2006ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Hegazti gripearen, eta bereziki H5N1 aldaeraren aurka Ðgizakien kontra erasokorrena daÐ egiteko neurri zorrotzak hartu behar direla berretsi zuten atzo Osasunerako Mundu Erakundeko (OME) arduradunek. Balizko izurriari aurre egiteko birusaren kontrako botikak eta berrogeialdi sistema egokiak beharko direla gogorarazi dute. «Neurri horiek arrakastatsuak izan ezkero, milioika lagun kutsatzea saihestuko litzateke», adierazi zuen atzo OMEko arduradun Shigeru Omik Indonesian. «Gainerakoan ondorioak izugarriak izan daitezke».

Birusak orain duela urte batzuk baino erresistentzia gehiago garatu dituela ohartarazi dute OMEko adituek, eta, ondorioz, gero eta zailagoa dela kontra taxuz egitea. 2003. urtetik 205 pertsona erasan ditu hegazti gripeak, eta momentuz 113 hil ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.