ESPAZIOA
Hiperion Saturnoko satelitearen argazkiak
Cassini zundak Hiperion sateliteari eginiko argazkiak bidali ditu Lurrera.Irudikoa irailaren 26an egin zuen, Saturnoko satelitetik 62.000 kilometrora igaro zenean. Edonola ere, 500 kilometrora ere hurbildu da zunda. Hiperionen lur misteriotsua oso nabarmen ikusten da. Espazioko objektuen talkek sorturiko kraterrak begi bistakoak dira. Zientzialarien arabera, ezagutzen ez den prozesu batek eraldatu ditu kraterrok. Hiperionen barrualdearen gehiena espazio hutsa da. Horregatik, satelitea hondakin erraldoia dela esaten dute astronomo askok. Hiperionek 266 kilometroko diametroa du. Krater batzuen hondoan ikusten den gai beltza zer den jakin-minez ari dira aztertzen zientzialariak. Cassini Europako Espazio Agentziak (ESA) eta AEBetako NASAk elkarlanean espazioraturiko zunda da. Saturnoren sistema aztertzen ari da, lau urteko misioan. ESA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu