MEDIKUNTZA

Umekien gaitz genetikoak hautemateko era seguruagoa aurkitu dute

Agentziak
HONG KONG
2005eko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txinako zientzialariek umekien DNA arriskurik gabe lortzeko modua aurkitu dute. Egun amniozentesia deituriko teknikaren bidez jakiten da umekiak arazo genetikoren bat duen. Orratz bat sartzen da amaren sabeletik kareneraino, eta, horren bidez, amnioseko likidoaren lagin bat hartzen da. Teknika arriskutsua da, ordea, eta abortua eragiten du 100 kasutik batean. Hong Kongeko Unibertsitate Txinatarreko taldeakamaren odolean umekiaren DNAren laginak hautemateko modu bat aurkitu du. Biologia molekularreko teknikak erabilita, odolean amaren DNA umekiaren DNAtik bereiztea lortu dute. Edonola ere, oraindik ez dakite odolean harturiko zelula horiek zenbat informazio emango duten umekiaren gaitz genetikoen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.