Gernika-Lumoko finalaurrekoa, zuzenean
Gaur jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa, Gernika-Lumon. Bertsolariak: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol.
Gaur da jokatzekoa Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa, Gernika-Lumon (Bizkaia). Sei bertsolari arituko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol. Gai emaile lanak Igor Menika Bengoentxeak egingo ditu.
«Maitasuna ta borroka/ eztirelako bi bloke/ gaur hain juxtu herri horri/ kantatu nahiko nioke», Labakak.
Illarregi ere eseri da agurra kantatu ondotik. «Grina pizten zait Gernikak dauzkan/ ikurrekin oroitzean/ kantu gogoa ere piztu zait/ itxarotera ohitzean/ baina gehiegi eztut sinisten/ gizakiak eroitzean/ enaiz heldu otoitzean/ fedea badut noizean/ gaur iristea daukat helburu/ hitzen zentzu bikoitzean/ nere puska bat utzi nahi nuke/ zuotako bakoitzean»
Hala hasi da Laburu: «Nik sukaldetik begiratzen diot/ aurtengo txapelketari/ nahiz piper berde italiano/ hori nagusitzen ari/ bere tokia eman nahi diot/ Gernikako piparrari»
Zozketak hala aginduta, ordena honetan eseriko dira oholtzan: Agin Laburu, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Mendiluze, Aner Peritz eta Aitor Bizkarra.
Pum-pumpum-pum-pumpun-pum-pumpum-pum: sintonia. Oholtzara bidean dira sei bertsolariak, Igor Menika gai emailearen atzetik.
Olaia Inziarteren Denak begira daudelaik bozgorailuetan. Horrek esan nahi du bertsolariak berehala igoko direla oholtzara.
Bero dago Jai-Alai. Jendea pilotalekura sartu eta sartu dabil. 1.500dik gora lagunek erosi dituzte gaurko saioko sarrerak.
Minutu gutxiren buruan hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa, Gernika-Lumon (Bizkaia).