Atzo goizaldean Donostian erretako eraikina «agian» osorik eraitsi beharko dutela esan du Insaustik

Sutearen ondorioz bederatzi lagun etxetik atera zituzten, eta haietako bat ospitalera eraman zuten, kea arnasteagatik. Donostiako alkateak adierazi du «ia ezinezkoa» izango dela pertsona horiek etxera itzultzea.

Sutea piztu zen eraikinaren argazkia. GORKA RUBIO / FOKU
Sutea piztu zen eraikinaren argazkia. GORKA RUBIO / FOKU
2026ko urriaren 13a
17:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo goizaldean sute bat piztu zen Donostiako San Markos kaleko lehen zenbakiko eraikin batean, eta eraikinaren zati bat kiskali zuen. Sutearen ondorioz, bederatzi lagun etxetik atera zituzten, eta haietako bat ospitalera eraman behar izan zuten, kea arnastu zuela eta. Gaur goizean egindako prentsaurreko batean, Donostiako alkate Jon Insaustik eraikinaren egoeraren inguruan hitz egin du besteak beste; izan ere, azaldu du «agian» osorik eraitsi beharko dutela erretako eraikina, eta aurreikusten dutela «ia ezinezkoa» izango dela etxe kaltetuetan bizi zirenak etxera itzultzea. Insaustik esan du udaleko arkitektoek eraikinaren egoera aztertuko dutela. 

Alkateak jakinarazi duenez, suteak kiskalitako eraikinean bizi zirenak Donostiako Olarain egoitzan daude. «Alternatiba bat eskaini bitartean» bertan egongo direla esan du, eta Donostiako Udalak «etengabeko harremana» izan duela Olarainen dauden familiekin. «Hasieratik baliabideak eta alternatibak eskaini dizkiegu familia guztiei», adierazi du. Insaustik dio banan-banan hitz egingo dutela kaltetuekin, bakoitzaren errealitatea «desberdina» delako. 

San Markos kaleko eraikinean piztutako sutea «disgustu handia» izan dela nabarmendu du Donostiako alkateak. Oraindik ez dakite zerk piztu zuen, baina hori ikertzen ari dira. Asteburuan beste sute bat izan zen Donostian; zehazki, Ategorrieta auzoko etxebizitza batean. Argitu dute korrika egiteko zinta batek eragin zuela uste hori. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA