Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Igandean egingo dute mobilizazioa, Bulebarretik hasita, 19:00etan, 'Erresistentzia aurrera, Israel desegin' lelopean.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak Iruñeko sanferminetan egindako mobilizazioa, uztailean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Iruñeko sanferminetan egindako mobilizazioa, uztailean. IDOIA ZABALETA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko abuztuaren 6a
14:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Erresistentzia aurrera, Israel desegin lelopean, Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da igandean, Donostiako Aste Nagusian. Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da, Bulebarretik. Plataformak jakinarazi duenez, ekinaldi horren helburua da Palestinari «elkartasuna helaraztea» eta «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka egitea.

Mobilizazioak bat egiten du Iruñeko sanferminetan eta Gasteizko jaietan egindako protestekin; hurrena Bilboko Aste Nagusian egingo dute, abuztuaren 21ean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA