Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa arriskuan daudela ohartarazi zuen herenegun bi karrera horiek antolatzen dituen erakundeak. Krisia, beste behin. Ikusi ditugu senideak erregulazio espedientean, gaur lanean, bihar lanik gabe eta etzi auskalo. Ikusi ditugu lagunak babes ofizialeko etxe batean sartu ezinik, merkatuan likidezia bermatzeko milioiak non dauden galdezka. Ikusi ditugu bizilagunak etxean, ohi ez bezala, kaleratuak.
Krisiak milaka aurpegi ditu, ordea, eta haren begiradari ihes egin ezin dabil txirrindularitza ere. Gure kaleetako betiko dendak, itxita; kioskoak, pobre;eta aisialdirako eskaintza, telebistan, dela txirrindularitza, dela futbola. Kiroletan ukiezin den horrek ere ezin eutsiko dio enbatari, Realak lehen hartu duen bidea hartzen ez badu Osasunak. Eta San Mames Barriaren lanak etengo balira, finantzaketa arazoengatik? Txiki geratuko litzateke Bilbo.
Lan erreformaren aurka manifestatu ziren atzo sindikatuak, murrizketen kontra. Krisiarekin hori eta gehiago da jokoan, ikusten ez duenarentzat ere.

Hizpideak
Bizimoduaren erreforma
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu