- Balio etikoak
- Batxilergoa
- Eskubide sozialak
- Gazteak
- Giza eskubideak
- Hezkuntza
- Hezkuntza
- Ipar Euskal Herria
Ikasleak protestan, hezkuntzarako baliabideak eskatu eta ikastetxeen baldintzak salatzeko
Ikastetxeak itxi, eta ehunka ikasle kalera atera dira Ipar Euskal Herrian. Urriaren 1ean abiatu zen ikasleen protesta, eta ordutik ez du etenik. Protesten helburua gobernuari presio egitea da; hezkuntzarako baliabide gehiago eskatzen dituzte, argudiatuta baldintzak gero eta okerragoak direla, eta irakasleak falta direla.
«Ikasle, altxa, hasi da iraultza!». Baionako karriketanclosekaleetan entzuten den oihua da. Ipar Euskal Herrian urriaren 1ean abiatu zen ikasleen protesta, eta ordutik ez du etenik. Ikastetxe gehienak itxiak dira, zuzendariek hala erabakita; prefetak closeestatuak departamendu bakoitzean duen ordezkariazentroen aitzineancloseaurrean protestak antolatzeko debekua eman du; hala ere, ehunka ikasle elkartu dira manifestazioetan.
Protesten helburua gobernuari presio egitea da; hezkuntzarako baliabide gehiago jar ditzala eskatzen diote, argudiatuta ikastetxeetako baldintzak gero eta okerragoak direla, eta irakasleak ere falta direla. Poliziaren jokabidea ere salatu dute, gogor egin baitu azken egunotan ikasleen aurka, eta horrek ere hauspotu ditu protestak.
Frantzian irail erdialdean hasi ziren hezkuntzaren inguruko mobilizazioak, eta hedatuz joan dira. Azken egunetan izan dira istilurik larrienak. Frantziako Gobernuaren arabera, 215 protestari zauritu dituzte mobilizazioak hasi zirenetik, baita seiehun polizia baino gehiago ere.
Irakasle gutxiago
Orotara 4.000 irakasle postu kendu dituzte aurten: 2.400 lehen mailan, eta beste 1.600 kolegio eta lizeoetan. Frantziako Gobernuak demografiaren eta ikasle kopuruaren apaltzea aipatu du erabaki horien arrazoitzeko, baina ikasleen iritzia bestelakoa da. Ikasgelak betetzen direla diote.
Baionako lizeo guztietan egiten ari dira protestak. Manifestazio inprobisatuak egin dituzte egunero, blokeoen ondotik. Astelehenean istiluak izan ziren beste behin Frantziako Poliziarekin. Baionako fiskaltzak zabaldutako oharraren arabera, hogei ikasle atxilotu zituzten mobilizazioetan, gehienak adingabeak. Etxepare Lizeoko ikasleek baxoa euskaraz egiteko aldarria ere eraman dute karrikara.
Poliziaren eta faxismoaren kontrako mezuak ozen entzun dira. «Argi da bortizkeria closeindarkeriazer aldetan den. Borraz jo dituzte ikasleak; gomazko pilotak bota dizkiete; txakurrak bidali dizkiete; gasa bota digute...», salatu du Araitz Etxegarai Arakama IAS Ikasle Antolakunde Sozialistako kideak. Deitoratu closesalatudu aldi berean diskurtso batzuk esaten ari direla ikasleak ari direla bortitz jokatzen. «Guk argi dugu gure borrokak zilegi closejustuadirela eta beharrezkoak direla. Horregatik, borrokan segituko dugu. Gure eskubideen alde borrokatzen gara. Eta bortizkeria erabili behar bada, erabili behar da, eta zilegi da; egiazko bortizkeria estatuaren eta Poliziaren aldean baita».
Arratoiak ikasgelan
Bortizkeria «ikasteko eta bizitzeko baldintza gero eta txarragoekin» lotu du Etxegaraik: «Horren adibide argia dira atera diren hainbat argazki, nola ikasgeletan arratoiak badiren, paretak zulatuak diren... Ordutegi gero eta pisuagoak dira. Aldi berean, diru laguntzak txikitzen ari dira». Eta gehitu du: «Horren parean, ikasle langileek lehen lerroan egon behar dugu; gure eskubideak defendatu behar ditugu. Isilarazi nahi gaituzte, baina segituko dugu karrikak eta gure ikastetxeak hartzen».
Frantziako Hezkuntza ministroak jakinarazi duenez, lizeoetako kurtsoak bertan behera geldituko dira aste bukaera arte, baita Ipar Euskal Herrian ere. Baionako Paulbert eta Louis de Foix lizeoak itxiak dira joan den astetik. Asteon Cassin lizeoa ere itxi zuten. Ondorioz, etxetik ari dira eskolak hartzen ikasleak, baina blokeoarekin segitzeko trikimailuak asmatu dituzte. «Klaseak online segitzeko loturak banatzen dituzte konexioak huts egin dezan, edo denek batera pizten dituzte mikrofonoak», kontatu du itxita dagoen ikastetxe bateko langileak. Etxepare lizeoa blokeatua dute ikasleek, eta protestak egiten ari dira egunero. Angeluko (Lapurdi) lizeoan da mugimendurik handiena.
Podcast honetan landu dute gaia Ekhi Erremundegi kazetariak eta Iker Tubia Berria Berriketan-eko esatariak.
Jatorrizko artikuluak
-
Ikastetxeak itxirik, ikasleak karrikan
Ekhi Erremundegi Beloki - Leire Casamajou Elkegarai |
|
-
Milaka ikasle irten dira kalera Frantzian
Igor Baigorri Perez - Ion Orzaiz |
|
-
Poliziak ikasleei oldartu zaizkie Baionan, lizeotarren mobilizazioetan
Leire Casamajou Elkegarai |
|
-
Ikasleak (eta kaleak) sutan
Iker Tubia -Ekhi Erremundegi |
|