Infografiak
Bat-bateko geldialdi ekonomikoak hainbat ondorio kaltegarri eragin ditu
Pandemia deklaratu zutenean, 2020ko martxoan, krisi bat hasi zen Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan, jarduera ekonomikoa geratzeko erabaki politiko kontzientearen ondorioz. Oraindik amaitu ez den beste krisi ekonomiko bat ekarriko du horrek hainbat urtez, eta, okerragoa dena, ondorio kaltegarriak jasanaraziko.
Behiek sortzen duten metanoa nola gutxitu ikertzen ari dira
Esne behiek sortzen eta isurtzen duten metanoa gutxitzeko ikerketa batean, ondorioztatu dute behien metano isuriak %20 gutxitu daitezkeela bai hautaketa genetikoaren bidez, bai elikaduran liho irina erabilita.
Behiek digestio prozesuan sortzen dute metanoa, eta gorputzetik kanporatzen dute gero. Horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu ingurumenean, berotegi efektua areagotuz.
Hidrogenoarentzako gasbide bat eraiki nahi dute Bilboko portutik Zorrotzaurreraino
Asmoa da urtean 20.000 tona hidrogeno ekoiztea, eta karbono dioxido isuriak milioi eta erdi tona murriztea urtero. Horri bide emateko eraiki nahi dute gasbidea Bilboko portutik Zorrotzaurreraino, ibaiaren azpitik.
Gobernuz kanpoko erakunde batzuen iritziz, ordea, gasbide jabeen iraupen estrategia besterik ez dira hidrogenoari eman nahi dizkioten erabileretako batzuk.
NASAren ‘Perseverance’ ibilgailuak Marten lur hartu du
Marteko esploratzailea iritsi da helmugara, operazio korapilatsu bat egin eta gero. Haren helburu nagusiak iraganeko bizitza arrastoak bilatzea, Planeta Gorria hobeto ezagutzea eta etorkizunean hara gizakiak bidali ahal izateko esperimentuak egitea dira.
Poliziaren foam jaurtigaiek zauri larriak eragiten dituzte
Ertzaintzak eta Foruzaingoak baztertu egin dituzte gomazko pilotak, eta urteak dira foam jaurtigaiak erabiltzen hasi zirela, baina horrek ez du amatatu poliziek erabiltzen duten materialari buruzko kezka; materiala ez ezik, material hori erabiltzeko irizpideak eta jardunbideak ere auzitan daude.
Gizakien objektuek gehiago pisatzen dute jadanik Lurreko biomasak baino
Gizakien zama ez da biomasa osoaren %0,01 besterik, baina haren objektuen pisuak gaina hartu dio jada biomasarenari. 2040rako, naturako gaien pisua halako hiru izango da material artifizialena.
Gazteekin aldatuz doan euskara
Duela 30 urte, Euskal Herriko gazte gehienak erdal elebakarrak ziren, baina, egun, gutxiengoa dira. Euskararen ezagutza unibertsalizatzen ari da apurka, baina horrek ondorio batzuk ekarri ditu: gaitasunak askotarikoak dira; erabilera ez da nahi beste handitzen ari; eta aldaketak izan dira hizkuntzari zaion atxikimenduan.
Nerabe askok ikusten dute pornografia
Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten. Haren datuen arabera, hiru nerabetik bik «nahiko maiz» jotzen dute pornografiara.
Euskal Herriko biztanleria nabarmen handitu da
Gaindegiaren 2020ko ikerketa baten arabera, azken urtean hamarkadako biztanleria hazkunderik handiena izan du Euskal Herriak: 2019ko urtarrilaren 1ean, 3.170.891 biztanle zituen; hau da, urtebete lehenago baino 18.673 gehiago.