Infografiak
Lehen aldiz fusio errentagarria egitea lortu dutela baieztatu dute AEBek
Kaliforniako laborategi bateko esperimentuak ezarri duen mugarria aurkeztu dute Washingtonen. Lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela adierazi dute. Orain arte inork ez du lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik.
Mugak dituen planeta bat
50 urte dira 'Hazkundearen mugak' txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta hazkunde etengabeak etorkizunean zer arazo eragin zitzakeen erakutsi zuen, zientzian oinarritutako sistema baten bidez. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
Euskararen Legea aldatzeko eskaerak Nafarroan
Euskaltzaindiak uste du beharrezkoa dela herrialde osoan euskara ofiziala izatea «nafar guzien hizkuntza eskubideak babesteko».
1986ko Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioak hiru eremutan bereizten du Nafarroa: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez-euskalduna. Euskara eremu euskaldunean bakarrik da ofiziala.
Euskararen erabilera atzeraka ari da, nabarmen, udalerri euskaldunetan
Eremu euskaldunenetan izan dira galerarik handienak, bai erabileran eta bai lehen hizkuntza euskara dutenen zenbatekoan, Uemak aztertu duenez. Ezagutzan berriz, eten egin da azken urteotako beherakada.
Commonwealthen etorkizuna zalantzan
Erresuma Batuko Elizabeth II.aren heriotzak Commonwealth aldatu du. Charles III.a hamabost herrialdetako erregea da, eta horietako lauk errepublika bihurtzeko prozesua abiatu dute. Jamaikak, Antigua eta Barbudak, Saint Vincent eta Grenadinek, eta Belizek «independentzia osoa» lortu nahi dute.
43 parke eoliko egiteko eskariak aztertzen ari dira
44 parke daude orain, eta haien potentzia 1.520 megawattekoa da denera; proiektu guztiak eginez gero, oraingoa halako bi litzateke potentzia. Hamarkada batez, geldi egon da sektorea, baina, 2021etik, berpiztu egin da Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik.
Ukraina, kontraerasoan
Errusiak ez zuen Kiev segituan hartu, eta Mendebaldearen zigorrek kalte egin diote gerra frontean. Ukrainak abagune hori eta eman dizkioten armak baliatu ditu.
AHTaren puzzlea osatu ezinda
Duela hamasei urte hasitako obra ez da amaituko 2028ra arte gutxienez, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenen arabera. 'Euskal Y'-ak 4.200 milioi euroko aurrekontua zuen hasieran, baina 5.000 milioi gastatu dituzte dagoeneko, eta 7.000 milioira iritsiko da.
Hegaluzeek non hibernatzen duten deskubritu dute
Ozeano Atlantikoaren mendebaldean ematen dute negua, sakonera handiko uretan. Azti taldeko ikerlari batek marka elektroniko bat jarri zion hegaluze bati orain bi urte; hala, animaliaren migrazio ibilbidea osoki erregistratu dute estreinako aldiz.