Euskara

Euskarari eguneroko prentsa eman ziotenekoa
Abenduaren 6an kaleratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren lehen zenbakia, 1990ean. Orduko langile batzuek zailtasunak, ezinak eta nahigabeak kontatu dizkiote BERRIAri, baina baita zeukaten ilusioa ere. Haien esfortzuarekin egin zuen aurrera proiektuak: «Jendea bere bizitzan zuen guztia ematera zihoan».

Duela 500 urte idatzitako euskarazko poema bat aurkitu dute
Ezagutzen den euskarazko lehen testu lirikoa izan daitekeena aurkitu dute Oñatin, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan. Eskuizkribu anonimoa da, eta 1508 eta 1521 artean idatzia dela pentsatzen dute hura ikertzen ari diren adituek. Uste dute «euskaraz gorde diren poemarik zaharrenak» direla.

Gazteen esamoldeak
BERRIAk gazteen esamoldeak jaso ditu bideo batean. Hainbat eta hainbat esamolde baitaude, besteak beste, lagunari isilik egon dadila eskatzeko, diru gutxi daukagula esateko edota sexuaz aritzeko.

Gazteekin aldatuz doan euskara
Duela 30 urte, Euskal Herriko gazte gehienak erdal elebakarrak ziren, baina, egun, gutxiengoa dira. Euskararen ezagutza unibertsalizatzen ari da apurka, baina horrek ondorio batzuk ekarri ditu: gaitasunak askotarikoak dira; erabilera ez da nahi beste handitzen ari; eta aldaketak izan dira hizkuntzari zaion atxikimenduan.

‘Egunkaria’-ren itxiera, oholtza gainean
Euskaldunon Egunkaria-ren itxieran oinarritutako obra bat taularatu du Tanttaka antzerki taldeak: Sisiforen paperak. Harkaitz Canok idatzi du, eta Fernando Bernuesek zuzendu.
Kazetaria eta polizia. Elkarrizketa eta galdeketa. Aldi berean ikusiko da erredakzioan nola ari diren eguneroko lanean eta, bitartean, nola dituzten atzetik epailea eta poliziak.

Tiktok, nerabeen sakelakoen jabe
Tiktok aplikazioak arrakasta handia lortu du nerabe eta gazteen artean. Bertan ikus daitezkeen 15 eta 60 segundo arteko bideo labur horiek Interneten jabe bilakatu dira, hilean 800 milioi erabiltzailetik gora lortzeraino. Aplikazioaren erabiltzaile gehienak nerabeak eta gazteak dira, eta emakumezkoak.

'Egunkaria auziaren' kronologia labur bat
2003ko otsailaren 20ean itxi zuten indarrez Euskaldunon Egunkaria. Berripaper hura itxi, eta hamar lagun atxilotu zituzten, eta horietako asko torturatu egin zituzten poliziek. Gero, absolbitu egin zituzten guztiak.

Joxe Azurmendi: «Euskal nazioa berregiteko, esentziala da euskara indarberritzea»
Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak Hizkuntza, nazioa, estatua saiakera plazaratu du. Euskal Herriko nazioa berregin beharrean dagoela uste du, eta uste du horretarako ezinbestekoa dela euskara berrindartzea, zeren, haren iritziz, euskal estatua lortzeko bidean hizkuntza ez da traba, baizik eta kontrakoa.

Martxelo Otamendi: «Euskal kulturaren begi ninietako bat izan zen 'Euskaldunon Egunkaria'»
Pello Zubiria eta Iñaki Uriaren ostean, Martxelo Otamendi (Tolosa, Gipuzkoa, 1957) izendatu zuten Euskaldunon Egunkaria-ko zuzendari, 1993ko ekainean. Itxiera arte izan zen zuzendaria, eta BERRIAko zuzendaria da hura sortu zenetik.