Ingurumena

Tsunamia eragin zuen Tongako sumendia desagertu egin da ur azaletik
Sateliteen irudietan ikusten denez, Hunga Tonga Hunga Ha'apa sumendia lehertu den lekuan, bi lur zati soilik geratzen dira azalean, aurrez baino askoz txikiagoak. Gutxienik bi lagun hil dira, baina baliteke gehiago izatea; azpiegiturak kaltetuta daudenez, oso zaila da Tongako uhartediko bizilagunekin komunikatzea.

Itsasoko eolikoen merkatua indarra hartzen ari da
Argindar garbia lortzeko itxaropena itsasoko haize errotetan dago neurri handi batean, eta, bereziki, haize errota flotagarrietan. Offshore edo itsasoan eraikitako parke eolikoak finkoak edo flotagarriak izan daitezke. Espero dute 2050. urterako beharbada 1.000 GWeko potentzia egongo dela instalatuta munduan.

Mamutak berpiztuko dituela iragarri du ikerlari talde batek
Asiako elefantearen eta mamut iletsuaren arteko nahasketa litzateke, eta ikertzaileek esan dute haien bidez sor dezaketela duela 10.000 urteko tundraren antzeko ekosistema.
Zientzialari askok zalantzan jarri dute proiektu horren gauzatzea, eta askoren galdera da ea etikoa ote den jada galduak diren animaliak birsortzea.

Natura euskaraz izendatzen zutenekoa
Hernani inguruko ornodunei buruzko herri jakituria liburu batean bildu dute Eñaut Agirre Goia filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak. Euskara eta natura uztartuta, desagertzen ari den mundu ikuskera bat jaso dute 150 espezieri buruzko fitxetan, transmisioan gertatzen ari den etena leuntzeko asmoz.

Euskal enpresek asko kutsatzen dute oraindik ere
Koronabirusak eragindako 2020ko etenaldiaren aurretik, 2019an, industriak eta energia ekoizle handiek kutsadura handia sortu zuten, PRTR erregistroaren arabera.
Kutsatzaileen buru Petronor petrolio findegia ageri da, baina gas bidezko ziklo konbinatuko zentralek eragindako poluzioa ere nabarmentzekoa da.

Palmako sumendiak lur berria sortuko du
Lurra etengabe mugitzen ari da, eta horren ondorioetako bat dira sumendien erupzioak. Kanaria uharteak bolkanikoak dira, erupzioek sortutakoak. Magma zenbait ahotatik atera da, eta itsasoraino heldu da. Bide horretan, hainbat etxebizitza suntsitu eta laborantzarako lurrak hondatu ditu labak: hain zuzen gerora lur bihurtuko den labak.

Basoak, larre eta landa lurrak baino gehiago
Orain dela 110 urteko Euskal Herrian, belardiek azaleraren %42,2 hartzen zuten, eta basoek, %35,8. 2010ean, azalera guztiaren ia erdia ziren basoak (%44,3), eta larre gutxiago zeuden (%32,9). Beherakada dezentez nabariagoa izan da isurialde mediterraneoan.

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean.

Fernando Valladares: «Espezie aberastasun handiko ekosistemak dira gure txertorik onena»
Hainbat adituk iragarritakoa bete da COVID-19aren pandemiarekin. Etorkizunean halako gehiago izan daitezkeela eta, natura babestearen garrantzia azpimarratu du Fernando Valladares Ros ekologoak. Etorkizunean pandemiarik ez izateko, naturarekin dugun harremana aldatu egin behar dugu, haren iritziz.