Ingurumena
Australiako arbolen heriotza tasa bikoiztu egin da 1980tik
‘Nature’ aldizkariaren arabera, klima aldaketak eragin du zuhaitzen bizialdien murriztea. Azterketa egin duten adituen arabera, atmosferako lurrunaren presioa aspaldi da defizitean, eta defizit hori handitu den abiada berean handitu da heriotza tasa ere.
Baso tropikalak «giltzarri» dira klima larrialdia geldiarazteko; ordea, «oso kalteberak» dira aldaketak direla eta.
Tren Maia, geldirik
Mexikoko Tren Maiaren bosgarren zatian, obrak behin-behinean etenda daude, ingurumen kalteak direla medio. Greenpeacek gobernua salatu du legea «urratu» duelako, eta ohartarazi du litekeena dela ingurumenaren gaineko eragina «konponezina» izatea.
Mediterraneoa Kantauri ertzean
IPCCk Europari buruz egindako azken ikerketan, xehatu dute zer ondorio izango dituen klima aldaketak hurrengo hamarkadetan Euskal Herrian. Mundua hiru gradu berotuko balitz, klima mediterraneoa erruz hedatuko litzateke egungo eremuetatik harago.
Munduaren amaierako izotzetarako bidaia
Darwin mendikatean, Suaren Lurraldean (Txile hegoaldean), hilabetez aritu da 'Into the Ice' (Izotzerantz) euskal espedizioa. Lehenengoa izan da Amerikako hego muturrean dagoen izotz eremuan ikerketa zientifiko zabala egiten. Gainera, aurrez inork zapaldu gabeko bi gailurretara igotzea lortu dute.
Silurua: inbaditzaile bat uretan
Sobrongo urtegian (Araba) siluruak daudela berretsi dute. Espezie inbaditzaile bat da. Litekeena da arrain harrapakari hori bi metro luze izatea, eta 100 kiloraino iristea; sarraskiak eragiten ditu ur gezetako hainbat ekosistematan.
Hondamendi nuklearra arrisku
Giza tragediaz gain, gerrak baditu beste ondorio batzuk ere. Ukrainako gatazkak eragin handia izan dezake ingurumenean, eta adituek arrisku bat nabarmendu dute: kutsadura nuklearra. Hamabost erreaktore dauzkate martxan.
Itsasoaren jabe berriak
Hogei urtean erdira murriztu da baxurako flota, errelebo faltagatik. Sarritan, kanpoko ontzi jabeek erosten dituzte barkuak eta horien lizentziak, eta beste portu batzuetara eramaten. Izan ere, arrantza metodo tradizionalak eta enpresa eredu familiarra aldatzen ari dira.
Agur, Pello
Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, musikazalea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil zen otsailaren 1ean. 78 urte zituen.
Arantzazun egin zen fraide; han ikasi zuen eguraldiari begiratzen, eta handik aritu zen irrati esatari Euskadi Irratian. Zabalak naturari begiratzeko zuen modua nabarmendu du Onintza Enbeitak iritzi artikulu honetan.
Plastiko kutsadurak itsas espezieen %88ri eragiten die
Espezie gehienek material hori dute beren organismoan. Gutxienez, 2.144 espezie dira, eta kopururik deigarriena itsas hegaztiei buruzkoa da, horien %90k sabeleratu baitute plastikoren bat. Gizakiak jaten dituen espezieetan ere aurkitu dute material hori.