oihana arana

4: Horizontaltasuna

2026ko otsailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

11. argazkia: Goizeko zazpi eta erdietan esnatu naiz, gortinaren ertzetik sartzen ziren eguzki izpiekin batera. Oporretan ere loezina izateagatik neure burua madarikatu baino lehen, sakon hartu dut arnasa. Albora begiratu eta lo goxoan topatu dut A. Irribarre egin dut. Hala egon da beste ordubetez edo. Nik Pol Guaschen En las manos, el paraíso quema irakurtzen nuen bitartean. Nekez egingo dugu argazki ederragorik.

12. argazkia: Tunbonan etzan naiz bazkalostean. Guztiz harrapatuta naukan istorioarekin jarraitzeko asmoz. Kapitulu eder bat bukatu eta liburua aurpegiaren gainean jarrita lokartu naiz halako batean. Bertako pertsonaiekin amestu dudala kontatu diot A-ri uretatik etorri denean.

13. argazkia: Hondartzara joan gara ilunabarra ikustera. Gomera ikusten zen gertu. Hierro han nonbait, kasik eguzkiaren ondoan. Honetaz eta hartaz aritu gara begiak zeruertzean iltzatuta. «Ze ederra dan horizontaltasune», esan dut bat-batean. Sylvia Plathen poema ezaguna irakurri diot A-ri. Ez zait eguzkia agurtzeko modu eleganteagorik okurritu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA