Galdetu nionean zer moduz zegoen, erantzunak harritu ninduen: «hementxe gabiltzak, aitzakiak disimulatu ezinik». Emakumeak laurogeitaka urte ditu, primeran egiten du euskaraz, aitzakia hitzaren erabilera ezohikoak ez du aitzakiarik: esaten ari zitzaidana da ezin zituela ajeak disimulatu. Aitzakiak hori ere esan nahi baitu: ahuldadea, akatsa, nekea. «Aitzakiak ditu; aitzakiek ez dute bakean uzten». Gaztelaniazko achaque eta euskarazko aitzakia iturri beretik datoz, arabieratik. Eta jakina baita ahul sentitzen den askok huraxe baliatzen duela errukia eragiteko edo lanetik libratzeko, desenkusaren adiera nagusitu zaigu, eta hasieran ironiatsua izango zena orain usuena duguna: «Aitzakia txikiak izan arren (1), aitzakia sekulakoak ditu jartzen (2)».
Espainiako lau buruzagi politiko espainiarren arteko debatean aitzakia nabarmenak erakutsi zituzten zaharrenak bezala beste hiru mosketariek ere. Alferrik etorriko zaizkigu orain aitzakiekin.

HITZ BESTE
Aitzakiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu