Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Aldartea

2015eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hauteskundeen emaitzak zenbaki hotzak dira, eta zenbakien analisiak alderdi bakoitzaren indarra (indarra?!) adierazten du. Baina zenbakiek ematen dute zehaztu ezin den mezu ezkutu bat ere:gizartearen aldartearena, herritarren une jakin bateko airearena, abelera sozialbakoitzak jariatzen duen esprit propioarena. Ezin da objektibatu eta deskribatu, eta nekez bihur daiteke eztabaida politikoaren ardatz. Egia. Baina existitu, existitzen da. Begira jada zahartzen hasi diren azken hauteskunde-emaitzei: ziklo aldaketaren adibide garbi askoak utzi dizkigute han-hemen.

Aldarte jakin bat pixkana-pixkana egosten da, ia oharkabean, inork ez du horretaz hitz egiten inork ez duelako horren kontzientziarik, baina, arian-arian, errealitatearen pertzepzio berri bat gauzatzen da. Eta bozetan manifestatzen, emaitzek dakarten abisu gisako mezu ezkutu batekin.

Ezen zenbakiek ez dute tarta-partiketarako bakarrik balio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA