Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

ANCren itzulera

2015eko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Ostiral honetan, Biltzar Nazional Katalanak ekitaldi bat ospatu zuen, independentziaren egutegian markatuta geratuko diren horietako beste bat. Antolatzeko erraztasun handiz, gainezka egin zuen Sant Jordi pabiloiak, herrialdeko handienak. Erraz asko egin zuen gainera, herrian independentziaren aldeko konpromisoa hartzen ari diren alkategai guztiak babesteko, alderdia zeinahi den.

Herrialde honetan inori ez zitzaion harrigarria iruditu ekitaldi hori arrakastatsua izatea. Eta, hala ere, azalpenak eman behar, berriz. Kolonizatuen pentsamoldea dugu herri honetan, eta, dirudienez, guk beti erakutsi behar ditugu frogak, baina haiek sekula ez. Askatasun grina ukaezina izan zedin,eskuz esku lotu behar izan genituen Vinaros eta El Volo. Haiek inoiz ez zuten Katalunia plaza bete —txantxa bat zabaldu zen, haien giza katea Corte Inglesetik Fnac artekoa izan zela.... Hala eta guztiz ere, eta nahiz aldea hain agerikoa izan, konparazioak jasan behar izaten ditugu. Guk bi milioi boto baino gehiago sartzen ditugu hautetsontzietan. Haien debekuaren kontra. Eta, hala ere, A-9ko kolpea txikiagotzeko matematika jolasak nozitu behar izaten ditugu. Guk edozein arratsaldetan betetzen dugu Sant Jordi, eta haiek, herrialdeko pabiloirik txikiena beteko ez luketen horiexek, harropuzkerian eta probokazioan dabiltza.

Zorionez, gutxi falta da, bost hilabete eta hemezortzi egun; izan ere, nekagarria da hainbesteko harrokeria unionista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.