Hitz beste

Arbuioa

Anjel Lertxundi.
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Legebiltzarrak tortura arbuiatu du inoizko adostasunik handienarekin, hala zioen berripaper honek, eta ezin ukatu albistearen garrantzia eta eragiten duen poza. Baina ez da doanekoa gogoratzea: demokraziaren eta askatasunaren defentsak etsai handia du erretorika, eta erretorikaren sarean harrapatuta segituko du, baldin demokraziak eta askatasunak ez badute lege zuzen zorrotzen bermerik, baldin legeek ziurtatzen ez badute herritar guztien segurtasuna, baldin ez baditugu legeak jartzen askatasunaren eta demokraziaren zerbitzuan eta ez alderantziz, Halaber: inkomunikazioak segitzen badu —inkomunikazioak legearen babesa daukan bitartean—, demokraziak aukera handiak ditu jipoitua izaten segitzeko, askatasunak loteriako txartel asko dauzka gorotzez betetako baineretatik pasatzeko.

Torturaren arbuioak inoizko adostasun handiena izan du. Inoizko erretorika gutxiena izatea ere pozik txalotuko nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.