Inaki Galdos

Botoak eta erroldak

2026ko ekainaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jakina da Espainiako Gobernuak estatuan bizi diren migranteen erregularizazio prozesu bati ekin zion duela aste batzuk. Azken informazioen arabera aurreikusitakoa baino jende gehiago egiten ari da urratsa: hasieran milioi erdi pertsona inguru iragarri baziren ere, badirudi bikoiztu ere egin daitekeela kopuru hori. Lehen unetik hautsak harrotu zituen erabakia izan zen eta horretan gaude oraindik. Neurria Kongresutik pasatu gabe hartu izanak piztu zituen lehen kritikak eta handik aurrera etengabea izan da eskuin politiko eta mediatikoaren oldarraldia, ohiko arrazismo dosia tarteko. Baina horiek guztiak albo batera utzi eta gaiaren beste hari mutur bati helduko diogu oraingoan.

Baiki, erroldarena izan da, gai hau hizpide, sutsuki haizeratu den kexu nagusietako bat. Beti bezala, PPko Isabel Diaz Ayuso eta Vox alderdia zaunkaka; baita auzitegietako aldabak jotzen ere. Euren arrazoibide konspiranoikoaren arabera, errolda gizentzeko asmoa dauka gobernuak sakonean, hemendik aurrerako hauteskundeetan kontuak mesede egingo diolakoan. Ulergarria ere izan liteke euren kezka… baldin eta egia balitz. Berriz ere arinkeriak eta ahoberokadak.

Ikus dezagun. Estatuan bizi diren migranteek euren jatorriko herrialdeetako hauteskundeetan ematen dituzten botoak ikusita, ez dirudi ikaratzeko motibo handiegirik dutenik. Izan ere, Argentinako Mileiri, Errumaniako Simioni edota Boliviako Paz Zamorari eman diote botoa azken zikloan estatutako kontsulatu eta enbaxadetan. Guztiak eskuinekoak edo eskuin muturrekoak. Badago salbuespenik ere, baina bakanak dira, Txile adibidez. Oraindik erabaki gabe dauden Peruko hauteskundeetan ere, Keiko Fujimori oso nagusi (Bilbon %53tik gora). Laster jakingo ditugu kolonbiarren datuak ere.

Beste kontu bat da nondik ateratzen dituzten zenbakiak (berrehun milatik gorakoak ere entzun izan ditugu) eta, xextra sortzetik haratago, zeintzuk diren proposatzen dituzten neurri zehatzak. Azken finean, ikusi ditugun hiru kasuetan hori baitute helburu bakarra: bazterrak nahastea

Botoaren ditxosozko izaera likidoa kontuan hartuta ere, ez dirudi bihar-etziko Espainiako hauteskundeetan, guztiek botoa emateko aukera daukatenean, supituan ezkerrari botoa emateko grina izango dutenik. Eta ez, analisietan karikaturak egiteko oso zaleak garen ere, aipatutako emaitza horiek ez dira iristen Madrileko Salamanca izeneko barrutian bizi diren hegoamerikar aberaskillo latinoei esker bakarrik. Askoz ere azterketa zehatzagoa merezi duen sakoneko joera da hori. Egia da beste lurralde garrantzitsu batzuetako datuak falta ditugula, bereziki Marokokoak, baina gauza jakina da abstentziora jotzen dutela hauek batez ere.

Obsesio bihurtu da erroldaren kontua eskuinarentzat eta eskuin muturrarentzat, beraz. Eta lehen batailan barregarri geratzen ari diren arren, bigarren bati ekin diote orain sutsuki: atzerrian bizi diren eta espainiar nazionalitatea duten hiritarren botoa (CERA errolda gisa ezagutua) zalantzan jarri dute, hor ere iruzur handi baten atarian gaudelako, dagoeneko lehen urratsak egin dituena. Eurentzat ulertezina da PPk berriki erraz irabazi duen erkidegoetan atzerritik datozen botoetan PSOEk irabaztea. Ez dago sekulako aditua izan beharrik garai bateko migrazio eta erbestealdiaren jatorri ideologikoa ezagutzeko, baina hauei bost axola. Berriena, demokraziari egingo zaion eraso gisa ari dira salatzen garai batean alde egin behar izan zuten biloben nazionalizazioa eta, beraz, botoa emateko eskubidea. Duela urte batzuk PPk ere eskaera bertsua egin zuen arren, orain susmagarria iruditzen zaie.

Botoak eta erroldak. Bada gure artean ere, Hegoaldean, kalapitarik horren inguruan, noizean behin azaleratzen dena, PPk 2012an lehen aldiz. Bada, herenegun Carlos Urquijok berriz eskatu zuen lege aldaketa bat ETAren eraginez alde egin behar izan zuten desterratuak (sic) hemengo erroldetan sartzeko, faltsututa, kutsatuta dagoelako bestela guztia. Egiaren izenean aitortu beharko dugu jende askok egin zuela hanka euskal lurretatik mehatxatuta. Beste kontu bat da nondik ateratzen dituzten zenbakiak
(berrehun milatik gorakoak ere entzun izan ditugu) eta, xextra sortzetik haratago, zeintzuk diren proposatzen dituzten neurri zehatzak. Azken finean, ikusi ditugun hiru kasuetan hori baitute helburu bakarra: bazterrak nahastea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE