Zinemaldia makal zebilenean —uste dut B kategorian zegoela orduan—, kultur kargu izendatu berri batek herriko gazte bat ikusi du Viktoria Eugeniako eskailera nagusian. Hara, zer egiten duk hik hemen? Erantzunaren zain egon gabe, politikariak eskaileretan gora egin du, frufruka, harroan putz. Herritarra, flipatuta, eskaileretan behera doa, galdera bakar bat duela buruan: «Eta hik? Zer kristo egiten du hik hemen?». Ikuska dezentetan egin du lan, buru-belarri dabil euskarazko lehen filmetan. Eta kargu izendatu berria ez du sekula ikusi herriko zein hiriko zine-aretoetan, inongo kultur ekitalditan.
Wert ministroa ez omen da izango gaur gaueko Goya sarien banaketan, eta albisteak Viktoria Eugeniako gazte hura ekarri dit gogora: zailtasunak zailtasun, zinearekin lotuta segitzen du, eta, behingoagatik, arrotz harro batek ez dio galdetuko zer egiten duen galan.
Goya bat irabazita bezain kriskitinka egongo da.
Hitz beste
Arrotza, nor?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu