Aurreindoeuropar hizkuntzak mendebaldean

2011ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Ezaguna denez, euskara aurreindoeuropar hizkuntzen artean sailkatu ohi dute. Hizkuntza horiek sail bat osatzen badute, zein dira antzeko beste hizkuntzak? Nik hemen irakurleei aurkitu ditudan datu batzuk aurkeztu nahi nizkieke; datu horien balioespen lana besteentzako utziaz, alegia.

Aurreindoeuropar hizkuntza sardinian?

Duela egun batzuk Elexpuruk artikulu interesgarria idatzi zigun Paleosardo hizkuntzakeuskararekin izan zitzakeen antzak direla eta. Ikerketa lan horren egilea Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalaria omen daeta joan deneko udazkenean argitaratu omen zuen liburua. Interesgarria benetan. Baina Sardiniara bakarrik zabaldu ote ziren aurreindoeuropar hizkuntza edo hizkuntzak? Bitxia litzatekeSardinian bai, baina Korsikaneta kontinente hurbilekoinguruan arrastorik ezizatea.

Aurreindoeuropar hizkuntza Korsikan?

Datu biltzaile lana eginez eta balioespena besteen eskuetan utziaz, hara hemen nik aurkeztu nahi dudan datua. Ustekabea Korsikari buruz datorkigu eta Seneka filosofo kordubarraren eskutik. Senekak azken zortzi urteak Korsikan erbesteratuta eman zituen. Seneka Kristoren garaikidea izan zen, eta, erbestean zegoela, hor bururatu zitzaion bere amari liburu bat idatzi eta eskaintzea.

Nik daukadan itzulpenean, liburuaren izenburua «Consolación a la madre Helvi (Obras Completas de Seneca, Edit. Aguilar, Madrid, 1961, traducción de Lorenzo Riber)» da.

Liburuxka horretan, Senekak bere amari Korsikako bizimoduaren berri eman nahian, hara zer zioen (116 or., cap. VI), euskaratuta: «Uharte honetan bertan, maiz aldatu dira biztanleak... Gaur egun Marseillan bizi diren gre-koak, Fozidatik alde egin, eta lehenbizi uharte honetan jarri ziren bizitzen; zerk uxatuzituen hemendik, horiezin jakin seguru: eguraldiaren zakarrak uxatu ote zituen, edoItalia boteretsuegi hori begi bistan izan beharrak, edo porturikgabeko itsaso harroak... Haien ondotik, liguriarrak etorri ziren, bai eta hispaniarrak ere, usadioen antzak salatzen duenez; beradute burukoa; oinetako berak dituzte kantauritarrek, eta hitz batzuk ere berak; izan ere, haien mintzaira gero eta urruntzenago joan zen arbasoen mintzairatik, grekoek eta liguriarrek kutsaturik. Gero, erromatar herritarrek osaturiko bi kolonia ekarri zituzten uhartera: bata, Mariok; bestea, Silak».

Senekak korsikarren hizkuntza hispanoen eta kantabriarrenarekin erlazionatzen du, baita ohiturak, oinetakoak eta orrazkerak ere. Paleokorsikar hizkuntza hori erromatarren inbasioa arte bizirik iraun ote zuen? Hala dirudi. Sardinian aurreindoeuropar hizkuntza baldin bazegoen, Korsikan ere hala izatea harritzekoa al litzateke?



Aurreindoeuropar hizkuntzakLigurian eta Etrurian?

Liguria Zaharrak, gutxi gorabehera, gaur Genova eta Rodano ibaiaren artean dauden lurraldeak okupatzen zituen. Plinioren arabera, Korsika Liguriaren itsasoan kokaturik zegoen: «En el mar ligústico, pero más próxima al Etrusco, está Córcega (Plinio, III, 80)». «Ligustiar itsasoan, baina Etruskotik hurbilago, Korsika dago».

Gutxi gorabehera diot berriro ere —batzuetan gehiago zabalduz— Arno ibaiaren eta Erromako Tiber ibaiaren artean, Etruria zegoen kokatuta. Ligurrera eta Etruskoa zer hizkuntza motatakoak ote ziren? Eztabaida luzeak dira eta, ni eztabaida horretan sartzeko ez bainaiz nor, datu pare bat bildu besterik ez dut egingo. Lehengoa, Estrabonena, Kristoren garaikide greziar geografialariarena.

Bigarren datua Francisco Gracia Alonso eta Gloria Munilla historialariena da. Elkarrekin argitaratu zuten liburuan, Protohistoria, Pueblos y culturas en el Mediterráneo entre los siglos XIV y II a.C. Universitat de Barcelona, Bartzelona, 2004, or. 501, hauxe diote (euskaratuta):«Gaur egun, indoeuroperaren jatorriari buruzko ikerketak ezagututa (Renfrew, 1992), ezin onar daitezke hizkuntza etruskoa zuhaitz indoeuroparrarekin lotzen duten tesi linguistikoak. Italiar penintsulan, batera bizi ziren, lehenbiziko Burdin Aroan, erro indoeuroparreko hizkuntza italikoak (latina, faliskoa, osko-unbroa, venetoa, sabinoa, volskoa eta hizkuntza sabeliko zentralekin) eta beste hizkuntza talde indoeuropar batzuk (etruskoa, ligurera eta rhetikoa)».

Aipaturiko Gracia eta Munilla autoreek, 800 orrialdeko beren liburu mardul horretan, Brontze Aroko amaiera aldia eta Burdin Aroko hasiera aztertzen dute. Liburu hau eta Googlen www.ligures izeneko artikulu interesgarria irakurri eta gero, galdera hau bururatu zait:

Garai haietan, feniziarrak, grekoak eta zeltierako hiztunak Europako mendebaldeko lurraldeetara etorri baino lehen, zein ote zen aurreindoeuropar hiz-kuntzen eremu zabala, tartean bestelako hizkuntzak ere izango zirela aitortuz? Galdera honierantzuna ematea ez da gauza xamurra. Urratsez urrats joan beharko da. Halere, ikerketabidean, ez ote dituzte ustekabeak aurkituko Sardinian eta Korsi-kan bezala? Etruskoen jatorriari buruz, Grazia eta Munilla auto-reek (op.cit. 501-502 or.) etrus- koak beste inondik etorriakizana arbuiatu egiten dute etabertoko garapenaz sortzen joan zirela defendatzen dute; arkeologoek gaur dauzkaten datuenarabera, hori omen da probableena.

Kontuan hartu protozeltiera, zeltiar hizkuntzen ama izan zitekeena edo, 800. urteaz geroztik (Kristo aurretik, noski) sortu zela ematen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.