Kantaria

Avilako sugarrak

2026ko abuztuaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mendeetan zehar, sua gizateriarentzat funtsezko elementuetako bat izan da, eta hala izaten jarraitzen du, bai lanerako, bai bizirauteko, bai ongizaterako. Hala ere, kontrolpean dagoenean soilik dugu onuragarri; baina erretzeko pentsatuta ez zegoena suntsitzen duenean, marra guztiak pasatzen dituenean, edo sugarrek ekosistema suntsitu eta paisaia desolatuak zein komunitate isolatuak uzten dituztenean dena jartzen du hankaz gora, atsekabetua.

Urtez urte errepikatzen diren gertaera horien aurrean, klima-aldaketaren existentzia ukatzeak zera esan nahi du: edo errealitatea ikusteari temati uko egitea, edo gorrotoaren eta ezjakintasunaren suek irensteko bidean jartzea.

Espainian, Ávilako probintzian izandako suteak izugarrizkoak izan dira; lur tamaina egokian ulertzeko, kontuan izan behar da kaltetutako 50.000 hektareek Bizkaiko lurraldearen ia laurdena hartzen dutela, edo, zehatzago esanda, 25.000 San Mames estadioen baliokidea direla.

Tenperatura altu etengabeak dituen uda lazgarria bizitzen ari gara; eta hala ba, joan den asteburuan, Euskal Herriko lagun batzuek Ávilako sutetik gertu geunden eta neurri txikiagoan bada ere, bertatik zuzenean sentitu genuen haren eragina. Joan den larunbatean eta igandean Ávilan izan ginen, «Llama de Amor Viva» (Maitasun gar bizia) ikuskizuna aurkezten; Avilako seme eta poeta handienetakoa den San Joan Gurutzekoaren bizitzan eta obran oinarritutako musika-lana aurkeztera Euskal Herriko hamalau laguneko talde bat joan ginen: musikariak, aktoreak, abeslariak eta teknikariak Ávila hiri eder hartara bertaratu ginen. Baina, patuaren gorabeheraz edo, agian, gertaeren arteko lotura sakonago baten ondorioz, Maitasun gar bizia larritasun eta hondamendi bihurtu zen, bai antzokitik kanpo, bai geunden antzokiaren barruan bertan ere.

Ávilako kazetari lagun batek esan zidan Iruelas harana, natur aberastasun ikaragarria duen natura-erreserba bat, erabat suntsituta geratu dela. Gure kokapenaren ahultasuna inoiz baino nabarmenagoa da, eta baso-suteen krisia bizitza bera bezain erreala. Suhiltzaileak erabat akituta ikusi genituen; 18 ordu eman zituzten talde espezializatuek beraiek ere menderatzeko zailtasunak izan zituzten sugarren aurka borrokan.

Badirudi suteek elkar erakartzen dutela; kanpoko baso-suak Santo Tomás Antzokiaren barrualdean ere izan zuen eragina; bertan, hilaren 25ean, larunbatez, «Llama de Amor Viva» (Maitasun Gar Bizia) musikalaren estreinaldia egiten ari ginen. Ikuskizuna hasi baino ordu-erdi lehenago, dagoeneko agertokian geundela, argi-intentsitatearen erregulagailuetatik zetorren erre-usainak alerta piztu zigun. Antzokiko Dimerra edo argi-erregulagailuen unitatea deritzona, sutan zegoen. Suak suarekin egin zuen topo, denboran zein espazioan bat eginez.

Urduritasuna nagusitu zitzaigun, eta agertokia uztea erabaki genuen; sistema elektriko osoa deskonektatu egin zuten. Talde teknikoak sua itzaltzera eta ekipamendua desaktibatzen saiatzera etorri ziren; horrek esan nahi zuen ezin genuela kalkulatu zenbat denbora itxaron beharko genuen. Ikusleek, pazientzia handiz, gurekin partekatu zuten egoera zail hori.

Urtez urte errepikatzen diren gertaera horien aurrean, klima-aldaketaren existentzia ukatzeak zera esan nahi du: edo errealitatea ikusteari temati uko egitea, edo gorrotoaren eta ezjakintasunaren suek irensteko bidean jartzea

Ordu eta erdiko itxaronaldia ez zen nahikoa izan; horrenbestez, estreinaldia bertan behera utzi eta emanaldia hurrengo egunera atzeratu behar izan genuen. Kanpoan suak gogor jotzen zuen bitartean —kezka handiaren eraginez—, Santo Tomás Antzokiko taldekideok Avilako santaren hitzen egiazkotasuna sentitu genuen: «Suak zauritu egiten du, suak zauria dakar, zauriak sua dakar».

Suaren sinboloak, mundua iragankorra eta sufrimenduz betea dela adierazten du. Eta Maitasun Gar Bizia-ren sinbologiaz hitz egitean, poeten maisu dugun San Joan Gurutzekoak duela bost mende, hain modu eder eta poetikoan idatzia dakarkizuet: «Haren suan murgildu nintzen, nire suntsipena ekarriko zuela jakinda».

Eta hona hemen, Luis Baraiazarrak hain itzel itzulitako Maitasun gar bizia poema:

«Oi, maite-gar bizia,

Eztiki jo ohi duzuna

Nire arima sakonen den partean!

Ez baitzara aurkako ja,

Nahi baduzu urra ehuna

Elkar gaitezen halako batean!

 

Oi sugar guztiz leuna!

Oi zauri atsegina!

Oi esku bigun! Oiukitu fina!

zeru zaporeduna

zori guztien ordaina!

Heriotza bizitzaz truke egina».

Eta hala da: hiltzean, landaredia eta basoak eraldatu ditu, sistemaren birsorkuntzarako iragarpen txarra dakarren aztarna suntsitua utziz. Gaur egun, sute suntsitzaile horiek pairatu dituzten asko atsekabez negarrez ari dira, benetako bizitzarik ez den bizitza bat bizitzen; izan ere, natura hiltzen ikusten dute; eta, poetak zioen bezala, «zein heriotzak pareka lezake horrelako existentzia miserablea: bizitzea eta hiltzea, besterik ez».

Aurkitu genituen oztopo ugariak gaindituta, igandean —hilaren 26an— estreinatu genuen «Llama de amor viva» (Maitasun Gar Bizia), eta arrakastaren malkoak isuri genituen ikusleak amesten ikustean. Benetan merezi izan zuen Ávila herriarekin batera hondamendi hura partekatzeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA