Batuketarako bideak

Pello Urzelai.
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun


Aldaketarako garaia, indarrak biltzeko tenorea. Hori da aurreikusten dena epe laburrean. Agian, oraindik egoera ez dago guztiz helduta, baina presenteari begiratu beharrean etorkizun hurbilari so eginez gero, indar bilketarako formulak posibleago atzematen dira, baita hauteskunde formulak ere. Nafarroan, ezker abertzaleak Aralarri eta EAri egin dien eskaintza edo proposamena ikuspegi horretan kokatzen da. Hauteskunde akordioaren ardatzak baino ez ditu aurkeztu ezker abertzaleak: ezkerreko printzipioetan oinarritzea, Gernikako akordioaren bakerako bide-orria jasotzea eta Euskal Herriaren egituratze prozesuarekiko konpromisoa izatea. Indarrak batzeko formula bat da, Nafarroa Bai koalizioaren jarraipena edo Nafarroa Bairen berritzea izan daitezkeen bezala. Mahai gainean daude aztergai. Une honetan argi ikustea zaila bada ere, egin beharreko ariketa da udaberriko egoerari egokien eta eraginkorren erantzungo dion formula aztertzea. Nafarroan hautatzen denak Nafarroatik haratago isla izango duela jakinda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.