Beharrezkoa ez den tasa

2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Tasei eta Prezio Publikoei buruzko legea aldatzeko Lege- Proiektua onartu berri du, Alderdi Sozialistaren eta Alderdi Popularraren aldeko botoekin. Legearen aldaketa bat da -Lopezen Exekutiboak bultzatutakoa-, zeinen oinarrizko berrikuntza tasa berri bat sortzean datzan, miaketa-, salbamendu-edo erreskate-zerbitzuengatik.

Gaur arte, Eusko Jaurlaritzak, legez ez du inoiz jarduera mota hauek arautu ezta kobratu, ezta Larrialdiei aurregiteko Euskal Sistematik burututako beste jardueretatik ere ez.

Mota honetako tasa bat onartzea justifikatzerakoan, entzun ahal izan dugu beste autonomia-erkidego batzuetan aurrekaririk badagoela, adibidez, Kantabrian edo Katalunian. Autonomia-erkidego horietan, tasa mota hauek araututa daude. Baina egia da, dirudienez, nahiz eta araututa eduki, inoiz ez dutela tasa hori kobratu.

Hala ere, ezin da autonomia-erkidego horietan egindakoa gure autonomia-erkidegora estrapolatu, gure Larrialdiei aurregiteko Euskal Sistema nola dagoen eratua ez ezagutzea litzatekeelako, beste edozein autonomia-erkidegorekin konparatuta erabat ezberdina baita eta, beraz, bakarra. Zentzu honetan, gure legezko erreferenteak Larrialdiak kudeatzeko Legea, Larrialdiei aurregiteko Bidea eta Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren Taktika Operatiboak dira. Edozein gertaeraren aurrean aktibatu egiten diren tresnak dira.

Bestetik, Larrialdiei aurregiteko Euskal Sistemaren Taktika Operatiboak izeneko aipatutako erreferente horretan, 19 taktika aipatzen dira eta 19 taktika hauen artean 2 bakarrik daude salbamendu- edo erreskate-zerbitzuekin zuzenean lotuta. Espezifikoki araututako gainerako 17 taktiketan, eta gerta litezkeen gainerako gertaeretan, giza-bitartekoak eta bitarteko materialak erabiltzen dira larrialdi bati aurre egiteko, eta horregatik ez da tasarik arautzea proposatzen.

Halaber, salbamendu edo erreskateetan mugitzen diren giza-baliabideen zein baliabide materialen titulartasuna eta erabilgarritasuna, Instituzio, Erakunde Publiko zein pribatu eta irabazi-asmorik gabeko boluntarioen elkarteei dagokie.

Gure Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatuta dagoen erak guztiz bideraezina egiten du berau tasa batzuen bidez arautzea. Bestelako irudiren batean pentsa liteke, esaterako, zehapena, zerbitzua eskatzen duenak edozein motatako gertakariren inguruan itxurak egiten dituenean eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema aktibatzea sortzen duenean. Zehapen-motako formula aukeratzen bada, bere kokapena ez legoke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Tasen eta Prezio Publikoen Legea aldatzeko Lege-proiektuan. Izatekotan, zuzenagoa litzakete Larrialdiak Kudeatzeko Legean kokatzea.

Ondorioa: Gure Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak duen birtute handia eta berau hasieratik zein ikuspegirekin sortua izan zen, oso urrun dago era egokian sartu ahal izatetik miaketa-, erreskate- eta salbamendu-tasa batengatik arautua izateko. Oso ondo ezagutu behar da Sistema horren egitura eta funtzionamendua jakiteko tasa guztiz desegokia dela.

Eusko Jaurlaritzak lege-aurreproiektuan tasa hori arautzen duen helburua lortzetik urrun, eta argi eta garbi jasotzen dena zioen azalpenean, lor dezakeen gauza bakarra (jada hainbat gizataldek eta Eusko Legebiltzarrak berak esan duten moduan), gure Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema indargabetzea da, gure azalpenean ahaztu ezin dugun Sistema, asko balioztatua izan dena euskal gizartearengatik, eta eragile guztiengatik-erakundekoak izan edo ez- Larrialdietan parte hartzen dutenak eta zeinei lortutakoak zor zaizkien; eta gainerako autonomia-erkidegoengatik, erreferente gisa dutenak.

Hau guztiagatik, EAJ erabat kontra agertu da Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legean sortu den miaketa-, salbamendu-edo erreskate-zerbitzuengatiko tasarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.