Biak gogoetetan. Bata, idazle bikaina, bestea politikari iaioa. Mario Benedetti lehena: bibratzen duen jendea gustatzen zait, ez dena bultzatu behar, ez zaiona esan behar ekiteko, baizik eta badakiena zer egin behar duen eta egiten duena. Bere ametsak lantzen dituena, amets horien errealitateaz jabetzen direnak. Bere ekintzen ondorioak bere gain hartzeko gaitasuna duena. Amets baten atzetik joateko ziurgabetasuna arriskuan jartzen duena, zentzuzko aholkuei ihes eginaz. Bere jendearekin eta buruarekin zuzena den jendea gustatzen zait. Egun berria eskertzen duen jendea, bere bizitzan dauden gauza onak eskertzen dituena, ordu oro bere onena emanez gogo onez bizi dena, bizirik egoteagatik eskertuta, irribarreak oparitu ahal izateagatik, bere eskuak eskaini ahal izateagatik eta ordainetan ezer espero gabe eskuzabal laguntzeagatik. Neure burua era eraikitzailean eta aurrez aurre kritikatzeko gai den jendea gustatzen zait. Justiziaren zentzua duen jendea. Horiei lagunak deitzen diet. Pozaren eta predikuaren garrantziaz dakien jendea.
Txantxen bidez bizitza umorez ulertzen irakasten diguna. Inoiz gelditzen ez dena. Bere energiarekin kutsatzen duena. Jende zintzoa, leiala, helburuak eta ideiak lortu behar direnean hutsik egiten ez duena. Irizpideduna, huts egin zuena onartzeaz lotsatzen ez dena. Akatsak onartzean berriro ez egiten saiatuz. Ezbeharren aurka borrokatzen. Konponbide bila dabilena. Barnean pentsatzen eta hausnartzen duena hurkoak baloratuz. Epaitzen ez duena. Gizakiaren akatsik handiena bihotzetik ateratzen ez dena burutik ateratzen saiatzea dela ulertzeko gai dena. Sentsibilitatea, ausardia, elkartasuna, ontasuna, errespetua, lasaitasuna, balioak, alaitasuna, umiltasuna, fedea, zoriona, ukimena, konfiantza, itxaropena, esker ona, jakinduria, ametsak, damua eta maitasuna besteentzat eta norberarentzat, funtsezkoak dira jendea deitzeko. Horrelakoekin, neure bizitza osorako konpromisoa hartzen dut. Ondoan edukitzeagatik, ordaindutzat jotzen baitut neure burua. Jendea. Betiko betirakoa Mario Benedetti.
Bigarrena, Nikolas Makiavelo. Diplomatiko filosofoa, zientzia politiko modernoaren aita. Italiako Errenazimentuko pertsona garrantzitsua. Liburu ezagunena El Príncipe da. Hona hemen zerrendatuak bere hamaseiren bat esaldi eta hainbat gogoeta esanguratsu eta era berean baita eztabaidagarriak ere. Horrela zioen: «Denek ikusten dute zer zaren zure itxuraz, baina gutxik bizitzen dute benetan zarena. Aldi honetan ekaitzak ez kezkatzea benetako akatsa da. Onak ez diren askoren artean ona izan nahi duenak bere hondamena pairatuko du. Jendeak maite duen pertsona iraintzen du beldurra dion pertsona baino. Ez dago ezer kudeatzeko hain zaila, arrakastaz hain zalantzazkoa, ezta guztiz zalantzagarria ere pertsonen lidergoan saiatzea bezala. Fortuna eta aberastasuna gogorki tratatu behar dira menderatuak izan daitezen. Jakituria arazoaren izaera bereizten jakitean datza, eta gaitz txikiagoa aukeratzean datza. Lehoi batek zuzendutako ardi armada bat beldurgarriagoa da ardi batek zuzendutako lehoien armada baino».
Politikak ez du harreman zuzenik moralarekin. Jendea eskergabea eta aldakorra da, ez dena simulatzen du eta dena ezkutatzen. Zuhurra ez da damutzen aldatu ezin dituen gauzez, baizik eta alda ditzakeenekin tinko ahalegintzen da. Bertutea da pertsona maitatu eta errespetatu batek egiten duena, eta maltzurkeria, aldiz, beldurtu eta errespetatu egiten duena. Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu. Nola ikusten zaituzten horrela tratatua izango zara, baina gaizki ikusten bazaituzte, horrela, gaizki, tratatuko zaituzte. Etsaien aurka egiten baduzu, egin bere familiaren aurka eta ez bere ondasunen aurka, zeren aitaren galera lehenago ahazten da ondarea bera baino. Jakinduriak ez zaitu pertsona ona egiten, baina ezjakintasunak ez zaitu inoiz pertsona ona bihurtuko. Bakea nahian prestatu gerra. Bitez esaldi eta gogoeta hauek adiskide estimatua. Gustukoak. Mario Benedetti, Nikolas Makiavelo. Alderantziz?