'Berria'-ri erantzuna

Elena Elosegi Vallejo. Osasun eta Kontsumo Saila
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunkari horretan, 2010/11/04 egunean argitaratu zen Rakel Lizarralde Arruti andrearen gutun bat, ikuskatzaile mediku baten jarduerari buruzkoa. Horren gainean, zera adierazi nahi dut:

Osasun eta Kontsumo Saileko ikuskatzaile medikuen jarduera, ezinbestean, tokian

tokiko Lurralde Zuzendaritzak emandako jarraibide eta protokoloen mende dago.

Lizarralde andreak gutunean aipatzen duen kasuan, erabat egiaztatu dugu ikuskatzaileak zuzenki jardun zuela, une oro, jarraibide eta protokoloak betez.

Onkologikoa, ospe oneko zentroa eta Gipuzkoako biztanleentzat erakargarritasun

handikoa izaki, titulartasun pribatukoa da, eta Osasun eta Kontsumo Sailak kontratatu du prestazio jakin batzuetarako. Prestazio horiek eskuratzeko, baina, aurretiazko baimena behar da, izaera publikoko laguntza-baliabideetan oinarritzen dena.

Osakidetzako sare publikoa askoz handiagoa daOnkologikoarena edo itunpeko zentroena baino, eta ongibermatzen ditu behar diren prestazio guztiak,presakoak izan nahiz programatuak izan.

Pertsona batek bere patologia «premiazkotzat» jotzeko izan dezakeen ikuspegia,

ulergarria bada ere, ez da arrazoi nahikoa beste zerbitzubatzuk erabiltzeko, hau da, sare publiko horrek Euskal Autonomia Erkidegoandituenak baino; eta Gipuzkoa ez da, inondik inora, salbuespen bat.

Elena Elosegi Vallejo. Osasun eta Kontsumo Saila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.