Besarkadei buruzko istorio bat? Bai, jakina

2014ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Zaila da 2016 esan eta zalantzarik ez sortzea edo alarmarik ez piztea. Dena den, gaurko hau barru-barrutik idatzi dut, eta baikortasunez eta itxaropenez beteta dago.

Ekainaren 28an hiru urte beteko dira 2016an Europako kultura-hiriburu izateko hautatu gintuztenetik. Gaur egun surrealistak diruditen egoerak genituen: ezusteko besarkadak eta poztasunizugarria. Motiboak bazeuden, hiri honentzako eta herrialde osorako aukera paregabea ireki zelako.

Oso ondo gogoratzen dut Europako epaimahaiaren aurrean egin genuen defentsa, bai 2016ko bulegoak, bai nik neuk hiriaren ordezkari gisa, bai eta kargutik atera berri zegoen Odon Elorza alkate ohiak ere —nik egindako gonbidapena onartu baitzuen—.

Ordutik bizi izan ditugun momentu onak eta txarrak ere ez ditut ahaztu. Ez dut artikulu hau negatiboa izaterik nahi, beraz, kritika txar asko jaso ditudala eta haietako asko funsgabeak zirela bakarrik esango dut. Horrekin, ordea, ez dut adierazi nahi ez dudala kritikarik merezi proiektuaren arduradun nagusia izateagatik. Izan ere, ni naiz kritikak egiten lehena, baina arrazoizko oinarriak dituztenak.

Inork ez dezala zalantza izpirik izan erabat sinisten dudala proiektuak gure kulturari, hiriari eta ekonomiari egingo dizkien ekarpenetan, eta, batez ere, bizikidetza hobetzen, bakea eraikitzen eta ezberdinen arteko hiria sortzen lagunduko duela ustedudalako. Izan ere, ez dago inor sobera: ez proiektuan, ez herri honetan.

Proiektuarekin bat ez zetorren jendea proiektura hurbildu izana ez da txarra, hori baita helburu nagusia. Eta denen artean inor proiektutik ez urruntzea lortu beharko genuke.

Ilusioa berreskuratzeko ordua da, hautagaitzaren garaian bezala, eta, ahal bada, sektore gehiagotara iritsi beharko genuke. 2016 ezagutarazteko ordua da, diskurtso ederraren atzean dagoena agerian jartzekoa.

Kalera irteteko ordua da. Eta garai bateko haserreak, errezelo politikoak, funtsik gabeko mesfidantzak eta gainditu gabeko gorrotoa baztertzeko eta baikortasunez eta itxaropenez aurrera begira jartzeko ordua da.Erabaki garrantzitsuak hartu behar ditugu, baina donostiarren partaidetza eta ilusioa da garrantzitsuena.

Nik, gainera, eguneroko lana ez ezik, duela hiru urteko irudi horiek eta gehiago berriz ikusteko daukadan dena emango dut. Hirugarren urteurrena proiektua sortzen protagonismo berezia izan zuten horiek lehen planora itzultzeko aukera egokia izan daitekeela uste dut.

Deialdi berezia legin nahi diot alkate ohiari proiektu honetan parte har dezan, denena izanik, harena ere badela aitortu behar dugulako, nola ez, hark bultzatu baitzuen.

Utz ditzagun sentimendu negatiboz betetako diskurtso ilunak alde batera, eta egin dezagun askoz ere egoera baikorrago batera eramango gaituzten besarkaden alde. Ekainaren 28an hautaketaren hirugarren urteurrena ospatuko dugu. 2016an sinetsi duzuen eta sinesten duzuen guztiekin elkartzea espero dut.Hala ere, ulertzen dut batzuek eszeptizismoa sentitzea, noski. Arrazoiak izango dituzteseguru. Azken lerroak zalantzak dituzuen horiei eskaini nahi dizkizuet.

2016 izugarrizko aukera da, irakurritako eta entzundako guztiaren gainetik eta Europako kultura-hiriburuen aurkako argudioen gainetik, eta denok parte hartzen dugunean, orduan, lortuko dugu arrakastatsua izatea ala ez. Kulturaren arloan ez ezik, beste askotan ere lan egiteko tresna da: gizartea, ekonomia, bizikidetza, bakea, hizkuntza eta kultura gutxituen defentsa, kulturen eta herrien Europaren aldarria,adiskidetzeko formula moduan elkarrizketa erabiltzea,naturaren errespetua, kultura aniztasuna herrien aberastasun moduan defendatzea, pertsona guztien giza eskubideen defentsa, eta abar. Eta hala izango da,hala nahi badugu: gure eskuetan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.