Bi iheslari mota

Mosku.
2013ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Uztailaren lehenengo egunetan ikastaldirako bisa amaitu ostean, Errusiako Federazioa utzi eta Siriara itzuli behar izan dira 132 zirkasiar ikasle. Zergetatik ihes egin zuen Gerard Depardieu frantses aktoreak Errusiako pasaportea berehala jaso zuen; Sirian bere bizia arriskuan daukaten gazteek, berriz, ez dute lortuko. 1864ko maiatzaren 24an Errusiako Inperioak Zirkasiako lur oparoak eskuratu zituen; ondorioz, haien arbasoak Siriara erbesteratuak izan ziren. Historikoki aberriarekin lotura galdu ez dutelako, Kaukason dauden Adigeako eta Kabardino-Balkariako errepublikek, hurrenez hurren, urtero diasporako 24 eta 108 ikasle gonbidatzen dituzte kuotaren arabera. Gastuak tokiko laguntzaileen esku daude. Kuotak amaitu direlako 100.000hildako eragin dituen gerlara bidali nahi ditu Errusiak. Arbasoen benetako jaioterritik gazteak kanporatuko al ditu Depardieueren alde hain bihotzbera agertu zen Putinen botereak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.