Bonba-express
Al Kaedak AEBen aurka hegazkinez eginiko eraso haien ondotik piztu zen posta gerra kimikoaren garaiak gogorarazten ditu mezularitza konpainien bitartez igorritako lehergailuen egunotako jarioak. Benetakoz eta alarma faltsuz bete ziren informatiboak, eta AEBetan eta Mendebaldeko beste zenbait herritan, psikosiaren ondorengo polizia operazio ugarik alarma horiek gabe ezinezko ziren guneak hartu zituzten.
Yemendik Al Kaeda izan omen da AEBen aurka jo nahi izan duena. Greziatik ezkerreko gerrilla bat ei da, besteak beste, Nicolas Sarkozyri bonba bat bidali nahi izan diona. Jite, helburu eta indar askotariko talde armatuek bat egin izan balute bezala, hainbatetan sinetsarazi nahi izan duten moduan. Ezkontza ezinezko horiek baino sinesgarriago dira, shock egoeraz baliatuta irentsarazi nahi dutena. Eta hori ez da ezinezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu